Laboa Farmazia

Ongi etorri Laboa Farmaziara, 20 urtez, egunez egun, zure alboan, zurekin batera hazten eta garatzen.

Nortzuk gara?

Lau laguneko lantaldea gara, hiru farmazialari eta farmazia teknikari bat, zure osasunaren aldeko etengabeko jardunean. Horregatik, betiko botikagintzaz gain, beste hainbat sendabide naturalen alorrean ere egiten dugu lan: homeopatia, fitoterapia, medikuntza bioerregulatzailea, Schüssler gatzak…
Farmacia Laboa
Farmacia Laboa

Zer eskaintzen dugu?

Bizitzako garai bakoitzerako soluzioak bilatzen ditugu, hasi haur jaioberritik eta zahartzarora bitarte, pertsona bere osotasunean artatuz.

Dietista zerbitzua dugu, analisi klinikoak egiten ditugu, eta sendabelarrak, homeopatia, kirol nutrizio zein ortopediako produktuen aukera zabala dugu.
Hemen ere gaude: