Laboa Farmazia

Ongi etorri Laboa Farmaziara, 25 urtez, egunez egun, zure alboan, zurekin batera hazten eta garatzen.

Nortzuk gara?

Inma Laboaren gidaritzapean, hemen gaude Juantxo, Ruth eta Iratxe zuen osasuna zaintzeko. 

Pertsona artatzen dugu, bere osotasunean ikusiz. Horregatik, beharraren araberako hautua egiten dugu, betiko botikagintza edota sendabide naturalak eskainiz.
Farmacia Laboa
Farmacia Laboa

Zer eskaintzen dugu?

Soluzioak eskaintzen ditugu, izan produktuak, izan aholkuak.

Jendeak eskatzen duena aditzea gustatzen zaigu, eta beharrak asebetetzea bilatzen dugu. Botika honetan elkarrizketak berebiziko garrantzia hartzen du, esaten diguzuenak eta ezkutuan geratzen denak pertsona ezagutzeko eta arazoei konponbidea bilatzeko balio baitu.

Zuen interesen arabera etengabeko berrikuntza prozesuan bizi gara, horregatik, haurren txokoa dugu, kirolarientzako produktuak, sendabelarren alorra, ohiko botikak, ortopedia, edertasunerako produktuak etab.

Gainera, dietista zerbitzua ere eskaintzen dugu, analisi klinikoak egiten ditugu eta denboraldiaren arabera, kanpaina bereziak ere prestatzen ditugu.
Hemen ere bagaude: