Laboa Farmazia - Dermokosmetika

Dermokosmetika

Edertasuna eta norbere buruarekin ongi sentitzea helburu duten hamaika produktu ditugu zuretzako. Aurpegi nahiz gorputzeko tratamentu onenak, baita aho eta ilearen garbitasun egokia ziurtatzen dutenak ere.

Larruazala zaintzeko geure berezko produktuak dauzkagu. Farmaziako kalitate eta bermea salneurri paregabean. Familia osoarentzako, behar bereziak dituztenentzako edota eguzki-babeserako produktuak.
Farmacia Laboa
Farmacia Laboa

image-1064543-argazkia-8f14e.w640.jpg
Orain, Nuxe laborategiarekin lanean hasi gara. Goi-kosmetika lantzen du, beti ere jatorri naturaleko osagaiak erabiliz. Larruazala zaintzeko hainbat produktu ditu, baina horrez gain, erabiltzailearen zentzumenen esnatzea bilatzen du, usaimena, ikusmena eta ukimena estimulatuz, azala hobetuz, eta halaber, norbera hobeto sentitzea eraginez.