PRIBATUTASUN POLITIKA - DATU PERTSONALEN BABESA

1. Atarikoa
 
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (aurrerantzean, DBLO) eta bere arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honen bidez ematen dituzten datu pertsonalak Inmaculada Laboa Urchipia - Laboa Farmaziaren fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Erantzulea. Hala, eskatutako zerbitzuen eta produktuen kudeaketa-lana egiteko, Farmazia Bulegoa kudeatzeko, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, erabiltzailearekin harremanetan jartzeko, zerbitzu farmazeutiko pertsonalizatua emateko, paziente eta bezeroekin harremanetan jartzeko bere produktu eta zerbitzuak eskaintzeko eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
 
Laboa Farmaziak erabiltzaileen datu pertsonalak pribatutasunez erabiltzeko eta horiek babesteko konpromisoa dauka; hala, eskura dituen baliabide guztiak erabiltzen ditu, interesdunen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko. Laboa Farmaziak Datu Pertsonalen Babeserako indarrean den araudia betetzen baitu eta izena emana baitauka Datuak Babesteko Bulegoaren Erregistro Nagusian.
 
2. Datu pertsonalak biltzea
 
Laboa Farmaziak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen, bere web gunean sartzeko; alabaina, kontakturako formularioa erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. Laboa Farmaziak erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
 
Eskainitako zerbitzuren bat adingabeei zuzenduta baldin badago, Laboa Farmaziak adingabeen tutore edo gurasoen baimena eskatuko du datuak biltzeko edo/eta tratatzeko.
 
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. Laboa Farmaziak ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean.
 
Web gune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika honetan eta web gunearen baldintza orokorretan deskribatutako datuen tratamendurako baimena ematea.
 
3. Interesdunen eskubideak
 
Laboa Farmaziak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio edonoiz erabil ditzakeela datuetan sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Inmaculada Laboa Urchipia (Laboa Farmazia), Zubitxo kalea, 33, 20100, Lezo (Gipuzkoa), telefonoa: 943522486 edo, bestela, laboaf@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
 
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
 
4. Segurtasun-neurriak
 
Laboa Farmaziak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, DBLO eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Laboa Farmaziaren erantzukizunpekoak.
 
5. Trafiko-datuak
 
Laboa Farmaziaren web guneak, zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz, erabiltzailearen IP helbidea erregistratu dezake. Era horretan, gerora, datuak prozesatu ahal izango dira, esate baterako, ikusitako orrialdeen kopurua, bisiten kopurua eta web-orriko bisitarien jarduera eta erabilera-maiztasuna zein izan den aztertzeko.
 
Erabiltzaileak aurretiko baimena ematen dio Laboa Farmaziari bere IP helbidea tratatzeko web gune honetan sartzen denean. Horrela, ez da beharrezkoa izango baimen hau jasotzea web gunean sartzen den bakoitzean.
 
Aipatutako helburua lortzeko, Google Analytics-ekin edo antzeko baliabideekin ari da web gune hau neurtzen eta aztertzen. Aztertzaile horrek orrialdeetako markak eta cookieak erabili ahal izango ditu, Laboa Farmaziaren web guneko orrialdeetan gertatzen dena aztertu ahal izateko.
 
6. Indarraldia
 
Laboa Farmaziak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Laboa Farmaziak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Laboa Farmaziak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.